Testa jauregia
Testa jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°26′42″N 12°19′23″E / 45.445°N 12.323°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Testa (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Fondamenta S.Giobbe, 468 - Cannaregio |
Testa jauregia (Palazzo Testa) Veneziako eraikin garrantzitsua da. Cannaregio auzoan dago kokatuta. Fatxada nagusia, Cannaregio ubidera ematen du, Due Corti kalearen gainean. Eraikina XV. mendekoa da baina XVIan eta XIX. mendean aldaketa handiak egin ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez 1531tik eta 1748 arte Testa familia noblearen jabegoa izan zen. Uberto Testaren heriotza ondoren, Alessandro di Marsciano kondearen eskuetara pasa zen zeren eta Testaren seme nagusiaren kargu hartu baitzuen. Familia horren eskuetan egon zen 1808 arte.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregiaren fatxada nagusia ez da oso handia. Estilo aldetik gotiko beranta barruan sailka daiteke. Bi solairu solairuarte batekin ditu. Apaingarri nobleak dituen leiho bakarra du, goiko solairuan. Goitegian quadrifora bat (hiru zutabe dituen leiho mota) zuen baina XIX. mendean kendu zuten, haren ordez bi leiho lauikizuzen jarriz.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jauregiaren fatxada nagusia.
-
Jauregia kanalaren gainean.
-
Cannaregio auzoko jauregiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz):Palazzo Testa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Testa jauregia |